Hiri antropologia aztergai Eusko Folklore Urtekarian

Berri korporatiboak

2019/09/12

Hiri antropologia aztergai Eusko Folklore Urtekarian

Dagoeneko kalean dago Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren bitartez argitaratzen den Eusko Folklore Urtekaria. Orain arte aldizkari zientifikoan toki handirik izan ez duen gai nagusia da protagonista: hiri antropologia.

Irailarekin batera kaleratu da Barandiaranek 1921ean abiatu zuen aldizkariaren 53. zenbakia; Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren bitartez eskuratu daiteke. Hiru ataletan dago banatuta, 'Hiri antropologia' izanik ildo nagusia. Aldizkariko zuzendari Abel Ariznabarreta Zuberok adierazi bezala, "azken hamarkadetan gurean ere garatzen joan den hiri antropologiak (ikerketak, jardunaldiak, argitalpenak...) ez du ordea toki handirik izan orain arte Eusko Folklore Urtekariaren orrialdeetan: euskal hiriei buruzko lanak nekez aurkitzen ditugu". Horrek bultzatuta hartu zuen gaia lantzeko erabakia erredakzio batzordeak.

Bestalde, Eusko Folklore Urtekaria kolaborazio libreez ere osatzen da eta aldizkaria borobiltzeko hirugarren eta azken atalari dagokionez, liburu-laburpen bat irakurri daiteke.

Eusko Folklore Urtekariaren azken zenbakietan bezalaxe, 53.aren azalaren diseinua Patricia Aresté Espík egin du, oraingoan Aimar Elortza Gorrotxategiren argazkiak baliatuta. Emaitzak gai nagusira gerturatzen gaitu lehenengo begiratutik.

53. zenbakiko gaiak

Hiri antropologia

Etnografia ibliliz. Ibilbide generikoak Donostian zehar. Miren Urquijo Arregui

Poder y potencia en la ciudad: cuidado, participación y defensa comunitaria. Igor Ahedo Gurrutxaga

Bilboko auzo ertzetako 'zauriak' interpretatzen. Muga-espazioen transformazio urbanoa eta eraldaketa estetikoaren eraginak. Isusko Vivas Ziarrusta

Une anthropologie de la citoyenneté basque. Pour une étude des processus de subjectivation et de construction des collectifs en Euskal Herria. Thomas Pierre-Hiraboure Mathey-Cardonnel

Open your sormena! Euskara eta hiria. Mugak eta aukerak.  Xabier Aierdi Urraza

Ekarpenak

Registro y transmisión del patrimonio inmaterial: deep-learning y polvo estelar. Urkiri Salaberria Gracia

Las asociaciones taurinas en Álava: la afición a los toros.  Montserrat Ocio Vallejo

Liburu-laburpena

Joxemiel Barandiaran eta biok . Jaione Apalategi Begiristain; Jokin Apalategi Begiristain

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp