"Hizkuntzarekin jolasean" sekuentzia didaktikoak

Berri korporatiboak

2019/05/13

"Hizkuntzarekin jolasean" sekuentzia didaktikoak

Ikasleen euskararen erabilera sustatu, ezagutza linguistikoa hobetu eta hizkuntzarekiko atxikimendua sendotzeko helburuz sortu dira sekuentzia didaktiko berriak.

3 unitatek, 6 sekuentziek eta hainbat jarduerek osatuko duten material honen bidez, euskararekin jolasean jarriko dira ikasleak: hieroglifikoak edo istorioak asmatzen, jolas desberdinak osatzen, hitzak asmatzen, txisteak kontatzen edo sare sozialetarako umorezko piezak prestatzen, beti ere, modu interaktibo, parte hartzaile eta ludikoan.

Izan ere, hizkuntzen irakaskuntzan umorea eta jolasak, tresna gisa, oso baliabide lagungarriak izan baitaitezke haurren garapenean eta ikaskuntza-prozesuan. Gure errealitate soziolinguistikoan, badakigu ikasle askorentzat, euskara, esparru akademikoarekin eta erabilera formalekin loturiko hizkuntza dela. Sekuentzia hauen bidez, hizkuntzaren alderdi jostagarriagoak ikasleei erakutsi, eta bereziki, ahozkotasuna eta sorkuntza landu nahi da. Euskara bera, jolaserako tresna bihurtu, eta, gainera, materialen eta umorezko piezen prestaketan zehar edo berauekin jolastean, hizkuntzaren ezagutzan sakondu eta euskararen baliabide linguistikoak ezagutuko dute. Eta euskara ikasleentzat jolasgai den neurrian, errazago sustatuko da hizkuntzaren erabilera eta hizkuntzarekiko izan dezaketen motibazioa ere hobetu egingo da.

Egitasmo honen helbururik behinenak, beraz, ikasleen euskararen erabilera sustatzea, beren ezagutza linguistikoa hobetzea eta hizkuntzarekiko atxikimendua sendotzea dira, horretarako, ohikoak ez diren baliabideak erabiliz; batez ere, umorea eta hitz-jolasak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp