"Ibaien inguruko paisaiak" hitz eta iruditan #EHDs

Proiektuak

2017/10/09

"Ibaien inguruko paisaiak" hitz eta iruditan #EHDs

Urriak 31 arte Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta OndareBideak proiektuak antolatutako lehiaketan parte hartu ahal da.

Urrian eta 26. urtez, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu dira Europako 50 herrialdetan, ondarea balioan jarri eta herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Aurtengo deialdirako aukeratuko gaia “Gure paisaien eraikuntza” izan da.

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta OndareBideak Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta OndareBideak proiektua gauzatu duten Elhuyar Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzak ekintza honekin bat egin eta, hilabete osoan zehar, lehiaketa bat antolatu dute: "Ibaien inguruko paisaiak" hitz eta iruditan. Gaia mugatu eta horrekin zerikusia duen artikuluen zerrenda osatu dute.

Bi izango dira parte hartzeko bideak. Alde batetik, zerrendako artikuluak irudikatzen dituzten argazkiak bidali ahal izango dira. Bestalde, artikulu horiek editatu edo sortzeko aukera izango da ere. Bi sari banatuko dira, Elhuyar Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik: argazkirik onenari eta edizio lehiaketako irabazleari. Atal bakoitzeko irabazleak 4 liburu, 2 DVD eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtebeteko harpidetza digitala jasoko ditu. Horrekin batera, OndareBideak gunean bidalitako argazkiekin ibilbideak sortukodira, bertan dauden beste edukiekin harremanetan jarriz eta aberastuz.

Azken finean, guztiona den eta gertu dugun paisaia hori ezagutzera eman nahi dugu, guztion artean bere balioaz ohartzeko eta zaintzeko. Ziur zure herriko ibaiak bizipen asko ekartzen dizkizula gogora. 

Urriaren 1etik 31ra egongo da lehiaketa zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu sortu duten ataria.

 

Lehiaketako webgunea: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Ondarea/Ibaien_paisaia

Proiektuaren webgunea: https://ondarebideak.dss2016.eu/

Sare sozialak:

Informazio gehiago: amaia.cuende@eusko-ikaskuntza.eus

 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp