Ikastaroak eta euskararekiko konpromezuak Asmoz Fundazioan

Ikastaroak

2016/11/14

Ikastaroak eta euskararekiko konpromezuak Asmoz Fundazioan

Gerra Zibilaren inguruko ikastaro berri bat eskaintzen du eta “Tribuaren Berbak” saioan lantzen diren sekuentzia didaktikoak aurkezten ditu

“Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz”

Bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka konpentsatzeko, euskarak lehentasunezko tratua behar duela kontutan hartuz; eta, bestetik, soziolinguistika lantzeko material gutxi dagoela ikusita, interesgarria jo du Asmoz Fundazioak, ETB1eko “Tribuaren Berbak” programan landutako edukiak, DBH mailako material didaktiko osagarri gisa lantzea. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleak inguratzen dituen errealitate soziolinguistikoaz jabetzea eta eleaniztasunaren eta euskararen aldeko jarrera aktiboa izan dezaten sustatzea. 

Egitasmoa, Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren markoan, Eusko Jaurlaritzaren EIMA 2.0 Ikasmaterial digitalak argitaratzeko programari esker garatu ahal izan da, Soziolinguistika Klusterraren aholkularitzarekin.

Asmoz Fundazioa

Euskal industria Espainiako Gerra Zibilean ikastaroa

Euskal Herriko industriak Gerra Zibilean eta gerraostean bete zuen lekua ezagutzera emateko MOOC formatuko doako ikastaroa antolatu du Asmoz Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta  Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker. 

Ikastaroa euskaraz eta online eskainiko da.

Hauexek dira ikastaroaren helburuak:

  • Gerra Zibilean eta gerraostean industriak izan zuen egitekoa ezagutzera ematea, alderdi ekonomiko eta militarrez haratago
  • Militarizazioak enpresaburuen eta langileen baitan izan zituen ondorio politikoak eta lan alorrekoak agertzea
  • Emakumeak industria militarizatuan izan zuen zeregina eta gerra amaitu osteko emakume ereduaren bilakaera aztertzea
  • Enpresen militarizazioari buruzko material grafikoa zabaltzea
  • Euskal Herriko arkitektura industriala eta herri lanak (1936- 1939)
  • Gerraosteko euskal industriaren egoera ezagutzea

Ikastaroaren xehetasun guztiak hemen topa daitezke: Euskal industria Espainiako gerra zibilean

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp