Irisgarritasun ikastaroaren harrera ona

Berri korporatiboak

2023/01/23

Irisgarritasun ikastaroaren harrera ona

“Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan” ikastaroak parte-hartze nabarmena izan du.

Ikasle gehienek, ahalegina egin dute beren egunerokoan ikastaro honetan parte hartzeko; izan ere, modulu bakoitzean hainbat material irakurri behar izan dituzte, irakasleak planteatutako galdera irekiei erantzun ahal izateko eta ariketa txiki batzuk egin ahal izateko.

Gehienek aktiboki parte hartu dute ikastaroan, jarraipen osoa egin dute material guztia irakurriz, foroetan parte hartuz eta ariketak eginez; irisgarritasunaren mundu liluragarriaren inguruan dituzten ezagutzak zabaltzeko interesa eta kezka agertuz. Ikastaroan zehar izan diren elkarreraginak oso aberasgarriak izan dira.

Matrikulatutako 23 pertsonetatik, 16 pertsonak erantzun dute gogobetetze-galdetegia, hau da, %69,6ak. Gehienek positiboki baloratu dute plataformarako sarbidea izan eta erabilerraza izatea, bai eta irakasleak eta idazkariak egindako jarraipena edo ikastaroari buruzko galdera metodologikoak egotea.

Dena den, hurrengo edizioetarako argi azaldu behar da eskaintza ez dela desgaitasuna duten pertsonek sare sozialak erabiltzen ikasteko ikastaroa, baizik eta itsuekin edo ikusmen murriztua dutenekin modu irisgarri batean komunikatzen ikasteko eskaintza.

Bestalde, “Eusko Token” proiektua martxan jarri zen abendua hasieran. Eta ze proiektu da hau?

“Arteko” arte galeriak, Jaime de los Ríos artistak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak lankidetzan sortutako proiektu honen bidez; gazte, nerabe eta natibo digitalei, arterako bidea irekitzeko sarbide berriak abiarazi nahi dira; gaur egun, gero eta ezagunagoa den Blockchain teknologiaren bitartez.

Era berean, tradizionalki arte galerien esparruan ikusi ez diren arte disziplinetan jarri nahi da arreta (kasu honetan, bertsolaritzari begira). Horrela, hain ezagunak ez diren arte disziplinak ikusarazi nahi dira, eta herritarrei eskuratzeko aukera berritzaileak eman. Hein berean, bildumagintza artistikoaren hasiera ere erraztu nahi da, pertsona desberdinen artean arte-obra bat eskuratuz, jabekidetzaren ideia erreferentziatzat hartuta.

Horrela, NFT-en bitartez, Blockchain teknologia erabiliz, hain ezagunak ez diren arte disziplinetako piezak eskuragarri jarri nahi ditu proiektuak. Arte pieza hauek digitalak diren heinean, jabetza seguruagoa izatea ahalbideratuz.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp