José Miguel de Barandiaran Fundazioaren urteko lehen patronatu bilera

Berri korporatiboak

2019/04/01

José Miguel de Barandiaran Fundazioaren urteko lehen patronatu bilera

Eusko Jaurlaritzan egin zuen urteko lehen patronatu bilera pasa den martxoaren 21ean José Miguel de Barandiaran Fundazioak. Mikel Aizpuru, EAEko Kultura Ondarearen zuzendariaren harrera ostean, besteak beste, 2018ko kontuak onartu zituzten patronatu kideek eta 2019ko aurrekontuari ere argi berdea eman zioten aho batez.

Martxoaren 21ean egin zuen Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko patronatuak 2019ko lehenengo bilera; Eusko Jaurlaritzan elkartu ziren kideak.  Mikel Aizpuru, EAEko Kultura Ondarearen zuzendariak egin zien harrera bertaratutakoei eta mahaiaren bueltan eseritakoek hainbat gai izan zituzten hizpide.

Besteak beste, 2018ko kontuak onartu zituzten patronatu kideek eta 2019ko aurrekontuari ere argi berdea eman zioten aho batez. Barandiaran Bekaren egoera ere hartu zen ahotan eta 2018an aurkeztutako '1,2,3 Barandiaran' egitasmoaren bigarren bideo-sorta ekoizketa lanak martxan daudela ere aipatu zen.

Gasteizeraino bertaratu zirenak honakoak izan ziren: Mikel Aizpuru (EAEko Kultura Ondarearen Zuzendaria), Dori Lopez Jurio  (Nafarroako Kultura zuzendaria), Andoni Iturbe (Bizkaiko Kultura zuzendaria), Asier Rodriguez (Ataungo alkatea), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko presidentea), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko idazkaria), Jexux Aizpurua  (Eusko Ikaskuntza), Susana Irigaray (Eusko Ikaskuntza) eta Zuriñe Velez de Mendizabal (Fundazioko idazkari teknikoa).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp