Klima aldaketa eragozteko ikasle mugimenduaren gakoak

Ikastaroak

2020/02/19

Klima aldaketa eragozteko ikasle mugimenduaren gakoak

Jardunaldia martxoaren 26an izango da, Donostiako San Telmo Museoan arratsaldeko 16:30etetan. Sarrera librea izango da.

Aldaketa geldiarazteko ikasle-mugimenduaren gakoei buruzko jardunaldiaren bidez, klima-aldaketaren fenomenoaren garrantzia nabarmendu nahi da, fenomeno horren zergatiak, ondorioak eta borrokarako proposamenak gazteen artean zabal daitezen. Bestalde, parte hartzen duten guztien artean ikasle-mugimenduaren gakoak zehaztu nahi dira.

Asmoz Fundazioak antolaturiko jardunaldiaren helburuen artean: Donostiako eta Gipuzkoako ikasleen eta biztanleen artean klima-aldaketaren aurka ikasle eta gazteen mugimendua zabaltzea, klima-aldaketaren garrantzia azpimarratzea, zergatiak, ondorioak eta proposamenen ezagutza zabaltzea. Hori guztia saihesteko edo gazteen eta herritarren artean murrizteko eta, halaber, ikasgaia eta ikasleen partaidetza soziala eta politikoa sustatzeko. Horrela, gizarteko eragile aktibo gisa aitortuko dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp