Kontseilu Errektoreko karguen berritzeak

Berri korporatiboak

2019/04/29

Kontseilu Errektoreko karguen berritzeak

Aurten Eusko Ikaskuntzaren Arabako Lehendakariordearen eta Kontseilu Errektoreko hiru kideren karguak berritu behar dira. Hori dela eta, 2019ko maiatzaren 17ra arte hautagaitzak aurkezteko epea irekitzen da.

Kontseilu Errektoreko lau kargu berrituko dira Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusian: hain zuzen ere, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako batzordekideak eta horiekin batera, Arabako lehendakariordetza. Hautagaiek lurraldeko bazkideen %1aren babesa lortu beharko dute, edo Kontseilu Errektoreko bi kiderena. Dokumentazioa aurkezteko epea (Eusko Ikaskuntzaren webguneko barruti pribatuan deskargatu daiteke edota edozein bulegotan eskuratu) maiatzaren 17an amaituko da. Horiek aurkeztu ahal izateko, bazkideen zerrendan egotea ezinbestekoa izango da.

Hautagaitzek, Estatutuetako 28. eta 31. Artikuluetan zehazten dena bete behar dute eta, postaz bidal daitezke Eusko Ikaskuntzaren bulego nagusira (Miramar Jauregia. Miraconcha 48, 20007-Donostia), edo emailez.

Karguen hautaketa Eusko Ikaskuntzaren urteroko Batzar Nagusian burutuko da, 2019ko ekainaren 14an.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp