Kultur eskubideak: tribuna irekia

Proiektuak

2023/12/15

Kultur eskubideak: tribuna irekia

Oskia Ugarte kultura-eskubideei buruzko ikerketa-programako zuzendari zientifikoak iritzi-artikulu bat argitaratu du hil honetan euskal prentsan.

Idatzi honetan, Oskia Ugartek Eusko Ikaskuntzak 2018ko Euskal Ikasketen XVIII. Kongresutik egindako ibilbidea gogorarazten du, Euskal Herrira ekartzeko beste herrialde eta nazio batzuetan kultura-eskubideei eta partaidetza- eta gobernantza-politikei buruz egiten ari den eztabaida. Lan horretan, autoreak dioenez, “kultura-eskubideak askatasunez erabiltzea bermatuko eta sustatuko duten kultura-politiketarako proposamenak egitea da gure helburua, eta Euskal Herri osoko kultura-talde, -pertsona eta -eragileekin koordinatuta egitea”.

Azken hilabeteotan Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan egin diren jardunaldi, mintegi eta foroei buruz hitz egiten du. Jardunaldi horiek Kultura Eskubideen ezaugarriak zehazten eta Euskal Herrian praktikan jartzen laguntzen duten esperientziak eta gogoetak biltzeko balio izan dute. Esparru horretan, Oskia Ugartek dioenez, komunitate gisa dugun etorkizunaren zati handi bat dugu jokoan.

Artikulua irakurri Diario Vascon eta, euskaraz, El Correon.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp