Lehendakaritza eta Kontseilu Errektorea aukeratzeko hauteskundeak

Berri korporatiboak

2020/07/17

Lehendakaritza eta Kontseilu Errektorea aukeratzeko hauteskundeak

Lehendakaritza eta lurralde bakoitzeko Kontseilu Errektoreko ordezkariak aukeratuko ditu Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiak irailaren 19an, goizez, Donostiako Miramar Jauregian.

Hauteskunde prozesua uztailaren 20an abiatuko da, hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzen den egunean, eta abuztuaren 18an amaituko da. Hogeita hamar egun horietan zehar, Eusko Ikaskuntzaren web orriko gune pribatuan lortu ahal izango da beharrezko dokumentazioa. Bertan egongo dira curriculumak osatzeko formularioak, bai eta sinadurak biltzekoak ere.

Estatutuen 28. artikuluak zehazten duenez, Lehendakaritzarako hautagaitzek gutxienez lau lurraldetako bazkideen %5eko babesa izan behar dute, edo Kontseilu Errektoreko kideen bostenarena. Bestalde, 31. artikuluan zehazten da lurralde ordezkaritzako hautagaitzek lurralde bakoitzeko bazkideen %1en sinadura izan behar dutela edo Kontseilu Erretoreko bi kiderena.  

Era berean, uztailaren 20tik aurrera eskuragarri izango da behin-behineko errolda, bozkatzeko arautegia, prozesuaren egutegia eta Hauteskunde Batzordea osatutuko duten kideak.

Eskatzen dutenei korreo elektroniko bidez bidaliko zaie informazio hori guztia uztailaren 20 eta 30 bitartean.

Hautagaitza proposamenak idazkaria@eusko-ikaskuntza.eus korreo elektronikoan bakarrik jasoko dira.  

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp