Lehiaketak eta topaketak XIX. Kongresuaren bidean

XIX kongresua

2024/02/21

Lehiaketak eta topaketak XIX. Kongresuaren bidean

Udazkeneko Kongresuaren urtarrilaren 26ko aurkezpenaren ostean, oihartzun handia izandakoa, hainbat ekimen “motorrak berotzen” joango dira.

Komunikabide nagusiek jaso zituen Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta XIX. Kongresuko lehendakari Patxi Juaristik prentsaurrrekoan aurkeztutako ildo nagusiak eta helburuak. “Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriaren kohesiorako «herri itun baten bila»; “Eusko Ikaskuntzak «gizarte- eta lurralde-kohesiorako proposamen zehatzak» bilatzen ditu”; “Eusko Ikaskuntzak Euskal Herria kohesionatzeko akordio baten beharrari heltzen dio” izan dira prentsa idatzian argitaratutako albisteen izenburu batzuk. Era berean, ordutik, komunikabideetan elkarrizketak egiten ari dira. 

Bestalde, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua ezagutzara eman eta edukiekiko interesa pizteko Eusko Ikaskuntzak ekintza desberdinak diseinatu ditu urtean zehar.
 


 

Alde batetik, sare sozialetan lehiaketak eta zozketak martxan jarriko ditu urtean zehar. Hasteko, otsailaren azken astean Eusko Ikaskuntzaren Twitter, Facebook eta Instagram kontuetan lehiaketa bat martxan jarriko du Kongresuarekin lotutako elementu bati lotuta. Hiru sareetan, #ElkartzenGaituena traola erabilita, galdera zehatz bat bota eta, adierazitako baldintzak betetzen dituzten partaide guztien artean gero, sari erakargarriak zozketatuko ditu. Otsaileko saria Gasteizko Jardines de Uleta hotelean 2 pertsonentzako gau bat gosariarekin batera izango da. Egon adi traolari eta zabalduko ditugun argibideei.

Bestetik, Beer-pentsatu hasunarketa saioak antolatu ditu Kongresuan landuko diren 3 ardatzen inguruan, gizartetik gertu eta formatu arin batetan ekarpenak eta kezkak entzuteko. Talde txiki bat elkartu (15-20 pertsona), elkarri entzun eta gogoetak partekatzeko espazioa izango da. Solasaldi eroso bat edari batzuk hartzen diren bitartean taberna batetan eta, edukiera mugatuta izango denez, aldez aurretik ezinbestean izena ematea eskatuko duenak (eta soilik konfirmazioa jasotzen duten horiek izango dute saioan parte hartzeko aukera). Laster emango da hitzorduen berri agenda atalean. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp