Mattin Zeberio tolosarra da Folkloremix-eko irabazlea

Berri korporatiboak

2022/12/10

Mattin Zeberio tolosarra da Folkloremix-eko irabazlea

Hainbat pertsonek bidali zuten eurek sortutako musika pieza, baina epaileek hala erabakita, Mattin Zeberio Larraza izan zen irabazlea.

Epaileek esan zigutenez, erabakia hartzea oso zaila izan zen, maila handia erakutsi baitzuten denek eta hainbat estilotakoak. Originaltasuna, piezaren egitura eta sampleen erabilera kontuan hartuta hartu zuten erabakia, 3 irizpide horietara gehien hurbiltzen zena baloratuz.

Hemen duzue irabazlearen pieza osorik entzuteko aukera.

Bestalde, Euskaraldiaren amaiera eta Euskararen Eguneko tartetxo horren zubi gune gisa, proposamen bat suertatu zitzaigun; EUSKOTOKEN proiektua. Bertsolaritzaren artea digitalki uztartzea helburu zuen proiektua da. Hau artea izaki, bertsoak arte-galeria batean entzutea baino gauza berritzaileagorik ba al dago? Horretarako, hiru bertsolari gazte izan genituen; Libe Goenaga getariarra, Aitor Tatiegi oñatiarra eta Urko Arregi oñatiarra, eta hauei adi ginen bitartean, Izeta Sagardotegiko sagardoa eta Instituto del Quesok eskainitako gazta dastatzeko aukera izan genuen saioa ikustera gerturatu zirenekin batera. Egun horretan euskara bultzatu, arteaz gozatu eta edari/janari gozoak dastatu genituen.

Bertso saio horretako bertso batzuk eskuragai egongo dira NFT formatuan, jabekidetza partekatuaren baitan, eta hauek lortu nahi dituen pertsona orok, hurrengo esteka honetan sartu beharko du.

“Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan” ikastaroa ere bukatutzat eman genuen abenduaren 2an. 23 pertsona izan ziren izena eman zutenak eta 16 pertsonek burutu eta gainditu dute ikastaroa, beraz, oso gustura gaude lortu diren emaitzekin. Bestalde, ikastaroan zehar suertatu diren galderak oso interesgarriak izan direla iruditzen zaigu eta egon diren interakzioak ere oso aberasgarriak iruditu zaizkigu. Beraz, ikastaroan izen emateko gogoarekin geratu zaretenoi, hurrengo urtean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu ikastaro praktiko eta dinamiko honetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp