Mediatika, 18

Argitalpenak

2021/05/19

Mediatika, 18

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación argitalpeneko 18.a hamahiru artikuluk osatzen dute, horietako lau euskaraz.

Hogeita hamar bat ikertzailek hartu dute parte zenbaki honetan, eta azterketa eta analisi anitzak egin dituzte. Aldizkariaren aurkibidea osatzen duten gaietako batzuk hauek dira: ziberbaliabideak eta transmedia, “kazetaritza hiperkonektatua”, hezkuntza-berrikuntza gizarte-komunikazioaren irakaskuntzan, telebistako albistegiak eta interneteko telebista-plataforma berriak, atari bertikalak, sare sozialen bidezko komunikazioa edo zientzia eta emakumea euskal ziberkomunikabideetan agertzea.

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación OJS plataformaren bidez kudeatzen da; artikulu guztiak doan irakur eta deskarga daitezke. EHUko Gureiker Ikerketa Taldeak eta Eusko Ikaskuntzak elkarrekin argitaratzen duten laugarren zenbakia dugu honakoa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp