Mutiloarrak elkar zaintzen II: GizarteLAB 2024

Proiektuak

2024/05/22

Mutiloarrak elkar zaintzen II: GizarteLAB 2024

Programaren lehen fasea 2023an egin zen Mutiloan eta orain dela gutxi amaitu du bigarren fasea.

Mutiloan erronka Komunitate bat sortzea izan da, konfiantzazko sare autonomo eta independente bat sortzea, alegia.

Programaren bigarren fasea otsailaren 26an hasi zen eta maiatzaren 20an amaitu da. Sei tailer parte-hartzaile burutu dira guztira. Horietan, herriko kultura komunitarioa indartu nahi duten mutiloarren taldea, pixkanaka, komunitate bihurtzen joan da.

GizarteLABen erabiltzen den laborategi arinaren metodologiari esker, zeharka eta paraleloki landu dira bai banakako gizarte-gaitasunak, bai Komunitatearen dimentsio soziala indartzeko tresna kolektiboak.

Tailerretan egindako lanaren ondorioz, Mutiloako Komunitateak bi esperientzia diseinatu eta prototipatu ditu, datozen hilabeteetan herrian martxan jarriko direnak. Kasu bietan, helburua orain arte sortutako sarera horretara pertsona gehiago erakartzea da, pertsonen balioari buruz sentsibilizatzea, haien adina edo egoera edozein dela ere, eta Komunitateak gaur egun eta etorkizunari begira duen garrantziaz jabetzea.

Guztiok izango dugunez besteon laguntzaren beharra gure bizitzako uneren batean… Mutiloan elkar zaintzearen aldeko apustua egin dute, babes komunitarioko sare sendo, ireki eta inklusibo bat eraikita.


Txostena
 

Diversidad y convivencia en Navarra: el euskera y las identidades nacionales  

GizarteLAB 2024. Mutiloa II

Mutiloarrak elkar zaintzen

 
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp