"Nafarroako euskararen aldeko aukerak hobetzeko jarrerak" jardunaldiak

Berri korporatiboak

2021/10/16

"Nafarroako euskararen aldeko aukerak hobetzeko jarrerak" jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzak Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako jardunaldietan parte-hartu zuen Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza proiektuaren emaitzak aurkezteko.

Urriaren 14an Iruñeko Kondestable jauregian Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako jardunaldiak ospatu ziren ondorengo galderari erantzuteko asmoz: Zer estrategiak erabili genitzake, Nafarroan gero eta jende gehiago egon dadin euskararen erabilera sustatzearen alde? Galdera honi erantzuteko, Nafarroan gero eta herritar gehiago euskararen indarberritze prozesuarekiko enpatiko izateko diskurtsoaz, praktikaz eta bestelako baliabideez hausnartu zen.

Goizeko saioan Xabier Erizek bere ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zituen, Gaztelaniaz bizi diren nafarren motiboak euskararen sustapenean txertatzea: ikerketa esploratorio bat. Ondoren, Eusko Ikaskuntzako “Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza” proiektuaren arduradunak, Amaia Nausia Pimoulierrek, proiektuaren Talde Eragilearen izenean orain arte egindako lanaren ondorio nagusiak aurkeztu zituen; konfiantzaren inguruan, bizikidetzaren baldintzetaz, nafar herritartasunaz eta euskararen kudeaketaren aurrean dauden jarrera eta estrategietaz hitz egin zuen.

Ondoren, komunikazio estrategiei buruz hitz egiteko tartea ireki zen Pilar Kaltzadaren eskutik, “Komunikazioa-inkomunikazioa” hitzaldiarekin. Goizeko saioari Nafarroako komunikabideen zuzendarien mahaiak amaiera eman zion.

Arratsaldean eragile sozioalen txanda izan zen, Amaia Zufia eta Irati Majuelok (Bilgune Feminista) euskarak eta mugimendu feministak izandako harremanari buruz hitz egin zuten. Amaitzeko, hurrengo belaunaldieek hartu zuten hitza Gazteen Mahaiarekin.

Ehun pertsona inguru bildu ziren Iruñeko Kondestablen eta Streaming bidez ere jarraitzeko aukera izan zuten zenbaitek.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp