Nolako ekonomia herri txikietan?

Proiektuak

2020/06/24

Nolako ekonomia herri txikietan?

Eusko Ikaskuntzak eta Asturiasko Printzerriko Gobernuaren Erronka Demografikoko Ordezkaritzak lankidetza akordioa sinatu dute.

Otsailean Nafarroako Parlamentuak antolatutako despopulazioari buruzko rardunaldi batzuetan sortu zen gogoeta prozesua eta elkarlana hasteko erabakia. “Nolako ekonomia herri txikietan” izenburua duen dokumentuan, udalerrien eta herritar dentsitate baxua duten entitateen berpizte sozio-ekonomikorako oinarriak finkatzen ditu, ikerketa, kultura, administrazio publiko eta abarren konexio, elkarlan eta lankidetzaren bidez.

Horrela, Eusko Ikaskuntzak eta Asturiasko Erronka Demografikoko Komisionatuak batu eta bestelako erakunde publiko edo pribatuekin partekatzeko nahia adierazi dute, nekazaritza alorreko komunitateen etorkizunaren kezka ardatz hartuta. Bi erakundeen arabera, udalerri eta herritar dentsitate baxuko entitateetan prozesu ekonomiko berriak sortzeak mundu seguruagoa eraikitzen lagun dezake, bai ingurugiro bai osasun publikoaren ikuspegitik, gainera, nekazaritza munduko sozioekonomia berreraiki daiteke bai eta bizimodu gogobetegarri eta jasangarriak sustatu ere. 

Isabel Elizalde Arretxea eta Jaime Izquierdo Vallinak sinatutako “Nolako ekonomia herri txikietan?” dokumentuaren sintesia Euskonews aldizkarian argitaratu da.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp