Ongizatearen inguruan aurrera egiteko Gizarte Foroa

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/05/10

Ongizatearen inguruan aurrera egiteko Gizarte Foroa

Eusko Ikaskuntzak Ongizatearen inguruan lanean ari diren gizarte eragileak, politikariak, akademikoak eta gizarte zibil antolatua bildu zituen pasa den maiatzaren 8an.

Hasiera eman zion horrekin 2018rako zabalik dituen hausnarketa lerro nagusien inguruan abian dituen Gizarte Foroei, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan jasoko direnak, Geroa Elkar-Ekin lemapean.

Sozio-ekonomiako eremuak antolatutako lehenengo Gizarte Foroa aurkezpenen txanda batekin hasi zen, ondoren 4 galdera gakoen inguruan lan saio berezia burutuz. Galdera zehatz horiek herritarren nahi eta kezketatik jaioak dira, aurreko martxoaren 17ko Herritarren Mahaien saioan identifikatutak, alegia. Halaber, Liburu Berdean jasotako erronkek eta galderek osatu zituzten galdera nagusi horiek.

Sozio-ekonomia arloko Gizarte Foroa: Ongizate eredua

Beraz, 4 izan ziren landutako galdera nagusiak:

  1. Nola bermatu daiteke gizarte mugikortasuna eta aukera berdinatsuna lehen haurtzarotik? Nola lortu persona helduen zein gazte eta haurrren beharrak modu orekatuan erantzuteko belaunaldiarteko itun bat?
  2. Zein tresna eta oinarri behar ditugu gizarte inklusiorako? Soldatapeko enplegua eta enplegutik eratorritako kotizazioak, egun, inklusiorako eta gizarte eskubideetarako oinarria eta ate nagusia izaten jarraitu al dezakete?
  3. Nola antolatu beharko genuke enpleguaren mundua eta zerbitzu sozialak zaintza beharrak modu orekatuan barneratzeko?
  4. Zein lurralde egitura eta eskumen maila behar ditugu ongizatea era eraginkor batetan garatzeko, beti justizia soziala helburu izanez?

Lan mahaietan bildutakoak eszenatoki aukerak planteatzen egon ziren, proposatutako galderen inguruan. Ondoren, adostasun eta aurrera egiteko aukeren inguruan eztabaida txanda abiatu zen. Halaber, desadostasuna sortzen duten  gaiak mahaigaineratu zituzten.

Geroa Elkar-Ekin XVIII. Kongresuan partekatuko dira jardunaldi horren emaitzak. Bitartean, bertan egoterik ezin izan zutenak etorkizunari begira bere proposamenak eta erantzunak jasotzeko aukera luzatzen da (ekarpenak arrate.arin@eusko-ikaskuntza.eus helbidera zuzenduz).


  
  
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp