Otsailak 8: Gazte Foroa Iruñean

Foroak eta mintegiak

2020/01/16

Otsailak 8: Gazte Foroa Iruñean

Abenduan Donostian egindako ekitaldi eratzailearen ostean, otsailaren 8an beste topaketa bat izango da, oraingo honetan Iruñean.

16 eta 35 urte arteko gazteei Gazte Kooperazio Sareak proiektuan parte hartzeko beste deialdi bat luzatu zaie, Batzen gaituen norabidean lelopean. Ekimen horrek Euskadi, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian ikuspegi, diziplina, jatorri eta genero anitzetako gazteak integratu nahi dituen mugaz gaindiko kooperaziorako sare handi bat eratu nahi du.

Otsailaren 8ko jardunaldian parte hartzen dutenek, etorkizunari begira beraiengan eragina duten gaiei buruzko gogoetak partekatuko dituzte: partaidetza kultura berria; desberdinen eta askotan urrunekoen arteko adostasunen beharra; kooperazioa eta komunitatea partekatutako proiektuetatik abiatuta; hori guztia, ahalduntze bidean subjektu aktibo izatearen ideia gakoa ardatz izanda.

Eusko Ikaskuntza da proiektuaren lidergoa daramana eta Euskadi, nahiz Nafarroako Gazte Kontseiluen babesa dauka, baita Udako Euskal Unibertsitatearena ere, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesarekin batera.

Hurrengo Foroa martxoaren 14an izango da, Baionan. Uda aurretik lortutako emaitzak ohiz kanpoko deialdi batean bateratuko dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp