#PertsonaKonprometituenBila kanpaina

Berri korporatiboak

2020/12/18

#PertsonaKonprometituenBila kanpaina

Eusko Ikaskuntzak #PertsonaKonprometituenBila kanpaina berezia abian jarri du 2020an bazkide berriak erakartzeko xedez.

Jende berriaren atxikimendua lortzeko, 2019an komunikazio kanpaina diseinatu zen bi helburu nagusiekin: batetik, posiziondua lortu, etorkizunerako proposamenak ezagutzatik eta zehaztasunetik egiten duen erakunde gisa bere burua aurkeztuta; bestetik, Eusko Ikaskuntzaren komunitatea handitu, aurrera eramaten diren lanen inpaktua areagotze aldera.

Hori dela eta, hiru izan dira abian jarritako ekimenak:


Eusko Ikaskuntzaren liburuxka

Modu argi, grafikoan eta gertuan Eusko Ikaskuntza zer den eta nola parte hartu daitekeen azaleratzea bilatu zen. Eusko Ikaskuntzaren ekimenetan eta aurkezpenetan laguntzeko euskarri gisa prestatu zen, modu iraunkorrean erabiltzeko.


Eskuz idatzitako gutunak

Bazkide zehatz batzuei eskatu zitzaien ekitaldiren batetan ezagututako pertsona bati edo gehiagori gutun bat idaztea, eskuz. Bertan, bazkide ziren horien bitartez zergatik den horren garrantzitsua Eusko Ikaskuntzaren parte izatea gogorarazi zitzaien. Halaber, erakundea existitzen jarrai dezan eta eragin gehiago lortze aldera, bere babesari dei egiten zuten gutunetan. Burutsu, sentimendu edo bizipen pertsonaletan oinarrituz, jaso zuten mezua hurrengokoa izan zen: “posta-trukean bezala, bueltan behar da babesa, sinesten duzun eta landu duzun horretan aurrera egiteko”.  Modu pertsonalizatuan landu ziren gutunak jasotzaile zehatzei zuzenduta.


Eusko Ikaskuntzaren ikus-entzunezkoa

Publiko zabalago batera heltzeko xedez ikus-entzunezko formatuko duen produktua landu zen bi helburu nagusi lortzeko. Batetik, marka gehiago bistaratzea. Xede-publikoak Eusko Ikaskuntza zein gauza zehatzetan lanean ari zen uler zezan lortzea hizkuntza argi eta zuzena erabiliaz. Bestetik, erakundera jende gehiago hurbiltzea. Jendea bere intereseko gaiekin interpelatzea lortzea, ateak irekita ikus ditzaten tailerretara eta ekitaldietara hurbiltzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp