Politizatu gabeko Nafarroako gazteek hartu dute hitza

Proiektuak

2022/03/21

Politizatu gabeko Nafarroako gazteek hartu dute hitza

“Nafarroako aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: gazteen begirada” proiektuaren esparruan, bi foro antolatu dira Beran eta Tuteran.

Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak 2019tik aurrera Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bidez sustatutako lan-programaren baitan, aurten gazteen iritzia bildu nahi da, belaunaldien giltzarri berriak eta Foru Komunitatearen identitatearen eta ideologiaren konplexutasunari buruz duten pertzepzioa identifikatzeko. Horretarako, bi lantalde ari dira eratzen, politizatuta eta politizatu gabe dauden gazteekin.

Nafarroako aniztasunean eragina duten faktore batzuk kontuan hartuta osatu dira taldeak, oreka handiagoa bilatuz lurraldearen, generoaren, nortasun nazionalaren, kulturaren, erlijioaren eta ideologiaren artean.

Politizatu gabeko gazteen kasuan, bi talde eratu dira, Nafarroko iparraldean eta hegoaldean. Martxoaren 23an, Beran eta apirilaren 6an, Tuteran, bilduko dira.

“Nafarroako aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: gazteen begirada” proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp