Proiektu eta ikastaro berriak martxan dira

Berri korporatiboak

2023/02/21

Proiektu eta ikastaro berriak martxan dira

Urtea dagoeneko martxan da eta Asmoz Fundazioa proiektu eta ikastaro berriekin hasi da.

Eustoker eta Gamer Kazetari proiektuak dira esku artean ditugun proiektuak, besteak beste. Hemen, ematen ditugun azalpen batzuen bitartez gazteek euskaraz kontsumitzea dugu helburu.

Hainbat aplikazio ezberdin aukeratu ditugu (VSCO, Inshot, Photogrid…) argazkiak edo bideoak editatzeko balio dutenak; baita ahotsa grabatzeko balio dutenak ere. Gazteei, agian ezagutzen ez dituzten aplikazio hauek nola erabiltzen diren azaltzen dugu bideoetan, euskarazko off ahotsarekin eta irudi ezberdinekin, dena bisualagoa eta erakargarriagoa izan dadin.

Bideo hauek sare sozial ezberdinetara eta Youtubera igotzeaz gain, euren berezko webgunea ere izango dute, nahi den aplikazioaren azalpena erraz aurkitzeko eta dena txukun ordenatuta egoteko.

EuskoToken proiektua dela eta, laster izango duzue bertsolarien bertsoak NFT moduan erosteko aukera paregabea. Izan genuen ekitaldiko laburpen bideo bat ikusi nahi izan ezkero, hurrengo estekan izango duzue aukera.

Bestalde, ikastaro ezberdinak ekiteko prest gaude. Hirugarren sektore sozialeko erakundeentzako Datu irekien erabilera eta aprobetxamenduari buruzko 10 orduko doako ikastaroan izena emateko epea zabalik da!

Azkenik, aipatu, Genealogiako ikastaroa martxoaren 20an hasiko dela, Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriena apirilaren 24an eta Metadatuen oinarrizko ikastaroa maiatzaren 16an.

Informazio gehiago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp