RIEV 63, 1-2

Argitalpenak

2019/12/18

RIEV 63, 1-2

Eskuragarri dago Euskal Herriko zientzia eta kultura aldizkari zaharreneko ale berri bat: RIEV, Revista Internacional de los Estudios Vascos.

2018 urte hasieran hil zen Ricardo Cierbide Martinena filologoaren heriotza-oharra da ale honen hasieran dagoena. Emiliana Ramosek idatzi du testua, Cierbide irakaslearekin batera liburuak egindakoa eta ikerketa askotan kolaboratzaile izan denak.

Bost artikuluk osatzen dute Tribuna atala. Humberto Bustice Sola irakasleak adimen artifiziala eta datuen iraultza lantzen ditu; Igor Calzadak “herritartasun inteligentea” kontzeptua du aztergai ingelesez; bestalde, literatur alorreko beste bi ekarpen biltzen dira: David Colbert Goicoaren eskutik euskal narratiban Gerra Zibilak izandako presentziaz bata eta Haritz Monreal Zarraonaindiak Euskal Herriko mendi literaturari buruzkoa bestea. Azkenik, Loreto Susperregi Zabalok industriak duen indar transformatzailearen inguruko gogoeta egin du.

Ohi denez, Noticia eta Reseña atalek osatzen dute RIEV aldizkariaren 63. alea, 1-2.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp