Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 63, 1-2

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 63, 1-2

Egileak: Ramos, Emiliana [et al.]

Argitalpen urtea:
2018
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
BIBLID [0212-7016 (2018), 63, 1-2: 282]
ISSN:
0212-7016
Salneurria, ez bazkidea:
14 €
Salneurria, bazkidea:
8 €

Ikusi alea online

Laburpena

2018 urte hasieran hil zen Ricardo Cierbide Martinena filologoaren heriotza-oharra da ale honen hasieran dagoena. Emiliana Ramosek idatzi du testua, Cierbide maisuarekin batera liburuak egindakoa eta ikerketa askotan kolaboratzaile izan denak. Bost artikuluk osatzen dute Tribuna atala. Humberto Bustice irakasleak adimen artifiziala eta datuen iraultza lantzen ditu; Igor Calzadak herritartasun inteligentea” kontzeptua du aztergai ingelesez; bestalde, literatur alorreko beste bi ekarpen biltzen dira: David Colbert Goicoaren eskutik euskal narratiban Gerra Zibilak izandako presentziaz bata eta Haritz Monreal Zarraonaindiak Euskal Herriko mendi literaturari buruzkoa bestea. Azkenik, Loreto Susperregik industriak duen indar transformatzailearen inguruko gogoeta egin du. Ohi denez, Noticia eta Reseña atalek osatzen dute RIEV aldizkariaren 63. Alea.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua