Formula. Cuadernos de Ciencias Físico-Químicas y Matemáticas
Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak biltzen dituzte, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi dira. Koadernoak dagozkien jakintza alorreko ikertzaileei, unibertsitarioei eta interesdunei zuzendurik daude. Dagokion Idazketa Batzordeak zuzentzen du argitalpen sail bakoitza.
Lehenengo "Cuadernos de Sección. Ciencias Físico-Químicas y Matemáticas" agerkaria 1990ean argitaratu zen. Izenburu horrekin plazaratu ziren lehen hiru aleak (1990-1995). Laugarrenetik aurrera (1998), izenburua aldatu zuen: Formula. Cuadernos de Ciencias Físico-Químicas y Matemáticas.
Zuzendaria: Pello Uranga. Eusko Ikaskuntza. Donostia
Erredakzio Kontseilua: Carmen Iriondo Gabilondo. UPV/EHU. Leioa Ángel Marín Martínez. Univ. Pública de Navarra. Iruñea José M. Pitarke de la Torre. UPV/EHU. Leioa Angel Tellechea Celaa. Instituto Nicolás Larburu. Barakaldo
Argitalpen Idazkaria: Eva Nieto. Eusko Ikaskuntza. Donostia