Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales
Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak biltzen dituzte, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi dira. Koadernoak dagozkien jakintza alorreko ikertzaileei, unibertsitarioei eta interesdunei zuzendurik daude. Dagokion Idazketa Batzordeak zuzentzen du argitalpen sail bakoitza.
Lehenengo "Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales" agerkaria 1982an argitaratu zen. Izenburu horrekin plazaratu ziren lehen hamabost aleak (1982-1996). Hamaseigarrenetik aurrera (1997), izenburua aldatu zuen: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales.
Zuzendaria:
Urkiri Salaberria Gracia. Eusko Ikaskuntza. Donostia
Erredakzio Kontseilua:
Arantza Cuesta. Eusko Ikaskuntza. Donostia
José Javier Fernández. Eusko Ikaskuntza. Donostia
Iñaki Madariaga. Eusko Ikaskuntza. Bilbao
Ainhoa Rodríguez. UPV/EHU. Leioa
Erica Ruiz de la Torre. Eusko Ikaskuntza. Vitoria-Gasteiz
Argitalpen idazkaria:
Eva Nieto. Eusko Ikaskuntza. Donostia