Naturzale. Cuadernos de Ciencias Naturales

Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak biltzen dituzte, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi dira. Koadernoak dagozkien jakintza alorreko ikertzaileei, unibertsitarioei eta interesdunei zuzendurik daude. Dagokion Idazketa Batzordeak zuzentzen du argitalpen sail bakoitza.
Lehenengo "Cuadernos de Sección. Ciencias Naturales" agerkaria 1982an argitaratu zen. Izenburu horrekin plazaratu ziren lehen hamaika aleak (1982-1995). Hamabigarrenetik aurrera (1997), izenburua aldatu zuen: Naturzale Cuadernos de Ciencias Naturales.
Zuzendaria: Jon Fernández de la Fuente. Eusko Ikaskuntza. Bilbo
Erredakzio Kontseilua: Jorge Ascasíbar Zubizarreta. Eusko Ikaskuntza. Donostia M? Elisa Barragán Landa. Eusko Ikaskuntza. Iruñea Patxi Heras Pérez. Museo de CC. Naturales de Álava. Gasteiz Luis Miguel Martínez Torres. UPV/EHU. Leioa Miren Onaindia Olalde. UPV/EHU. Leioa Juan Ignacio Pérez Iglesias. UPV/EHU. Leioa
Argitalpen Idazkaria: Eva Nieto. Eusko Ikaskuntza. Donostia