Solasaldiak: Adimen Artifiziala

Solasaldiak

2024/01/17

Solasaldiak: Adimen Artifiziala

Eusko Ikaskuntzak eta Jakiundek deitutako bi adituk Adimen Artifizialaren inguruan hitz egin zuten Gasteizen.

Joan den azaroaren 20an, Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean, RIEVen 68,1 bolumena aurkeztu zen. Adimen Artifizialari eskainitako monografikoaren edizioa Jakiunde-Zientzien, Arteen eta Letren Akademiaren esku egon da.

Testuinguru honetan, Humberto Bustince-ren (Espainiako Zientzia eta Informatika Elkarteak eta BBVA Fundazioak emandako Adimen Artifizialeko eta Informatikako Sari Nazionala) eta Arantza Díaz de Ilarrazaren (EHUko katedraduna eta Hizkuntza Prozesatzearen eta Adimen Artifizialaren arloetan aitzindaria) arteko solasaldia izan zen.

Elkarrizketan aztertu zuten nola eragiten digun AAk eta gure eguneroko bizitzan dituen desabantailak, giza adimenaren eta adimen artifizialaren arteko desberdintasun nagusiak, AAren garapena eta hedapena, eta erronka sozial konplexuei egin diezazkiekeen ekarpenak.

Ignacio Arganda Carreras moderatzailearen eskutik, solasaldia hil honetan zabalduko da Solasaldiak ikus-entzunezko atalean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp