Solasaldiak: Euskal Unibertsitatea

Solasaldiak

2019/09/18

Solasaldiak: Euskal Unibertsitatea

Euskal Unibertsitatearen jatorriei buruz hitz egin dute Itziar Alkorta Idiakez eta Gregorio Monreal Ziak.

Elkarrizketa labur baina sakon honen oinarrian Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena dago, bertan errepasatu dituzte 1918ko Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuko unibertsitatearen aldarrikapenaren historia, Euskal Unibertsitatearen aldeko mugimenduko protagonistak zeintzuk izan ziren, zein eredu hartu ziren Euskal Unibertsitatea diseinatzeko, Gerra Zibila baino lehen sortzea oztopatu zuten erresistentzia eta trabak eta 1931ko Eusko Ikaskuntzak landutako Autonomia Estatutuan islatzea.

Gai honi buruz gehiago jakiteko Euskaldunon Mendea, 1918-2018. El Siglo Vasco: 100 años de Eusko Ikaskuntza liburuan argitaratutakoak irakur daitezke: Itziar Alkortak “Euskal Unibertsitatea” izenekoa idatzi zuen eta Gregorio Monrealek “El primer Estatuto Vasco o Vasco-Navarro. Eusko Ikaskuntza, 1931”.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp