Solasaldiak: Lurralde bizia, muga lurraldea

Solasaldiak

2024/06/18

Solasaldiak: Lurralde bizia, muga lurraldea

Eusko Ikaskuntzaren lan-programa berrian parte hartu duten bi lagunek hitz egingo dute hilabete honetan kameren aurrean.

Asier Ruiz legelariak eta Itsaso Murua soziologoak Euskal Herria lurralde bizia, mugako lurraldea klima larrialdi erronkaren aurrean proiektuaren edukiak aztertuko dituzte.

Elkarrizketan, Itsasok eta Asierrek testuinguru horretan “lurralde bizia” zer den definitzen dute, bai eta mugak duen garrantzia eta euskal lurraldeen arteko lankidetzari nola eragiten dion aztertzen dute, baita klima-aldaketaren eta kohesioaren arteko erlazioa ere.

Azkenik, urrian Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua egin arte lan programan emango diren hurrengo urratsak aurreratu dituzte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp