Solasaldiak: Lurralde oreka

Solasaldiak

2019/12/18

Solasaldiak: Lurralde oreka

Landa Garapen, Jasangarritasun eta Ekonomia Zirkularrean aditu den Isabel Elizalde eta agronomo, paisajista eta Landa Garapeneko aditu Jakoba Errekondorekin emanaldi berria.

Lurralde orekaren alorrean lanean ari da Eusko Ikaskuntza. “Lurralde oreka: herri txiki adimentsuak” izeneko proiektuaren bidez, herri txikien ekonomia sustatzeko aukera berriak identifikatu nahi ditu.

Gai horri buruz aritu dira bi espezialista Solasaldiak bideo tertulietan: Landa Garapen, Jasangarritasun eta Ekonomia Zirkularrean aditu den Isabel Elizalde eta agronomo, paisajista eta Landa Garapeneko aditu Jakoba Errekondo. Elkarrizketan mintzagai dituzte, besteak beste, gizakiak pixkanaka hiriguneetan elkartzea, horrek ekarri duen landa guneetako deskapitalizazio eta desoreka, eta landa gune horietarako beharrezko diren politikak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp