Solasaldiak: Nafarroako aniztasuna

Solasaldiak

2021/12/22

Solasaldiak: Nafarroako aniztasuna

Hil honetan, bi irakaslek hitz egingo dute Nafarroako bizikidetzari buruz.

Solasaldiak, elkarrizketen atalak, Eusko Ikaskuntzaren "Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza" proiektuaren ingurukoa izan da hil honetan. Bertan parte hartu dute Anika Luján, Tuterako Argia Ikastolako irakasleak eta Aritz Romeo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko irakasleak, biak proiektuaren Aholku Batzordeko kide.

Elkarrizketan, foru-lurraldean bizikidetzarako oztopo direnei buruzko ikuspegiak alderatzen dituzte, eta gizarte-harremanetan konfiantza-giro handiagoa sor dezaketen baldintza eta neurri zehatzak zehazten dituzte. Azkenik, belaunaldi berrien jarrerari eta etorkizuneko itxaropenei buruzko iritzia ematen dute, desberdinen arteko bizikidetza gero eta handiagoa izan dadin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp