Teknogizarteak, teknopertsonak eta teknohizkuntzak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/06/20

Teknogizarteak, teknopertsonak eta teknohizkuntzak

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eskuratu berri duen Javier Echeverriak, ekainaren 18an, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusia aprobetxatuz, “Teknogizarteak, teknopertsonak eta teknohizkuntzak” izenburuko hitzaldia eskaini zuen.

Hitzaldiaren gaiak interes handia piztu zuen. Pertsona asko izan ziren bertaratu zirenak.

Echeverría irakasleak joandako orori euskal gizartean XX. mendeko eraldaketa teknozientifikoak izan duen eraginean oinarritu zen. Eraldaketa horrek gaur egun pertsona eta hizkuntzen gain izan dituen ondorioetaz mintzatu zen bere hitzaldian.

Hitzaldia hasi zuen kontzeptuen berrikuntzaren filosofiaren tradizioaren berreskuratzearen beharrarekin gure gizartearen aurrerakuntzarekin bat egiten duen kontzeptuen sistema eraikitzeko. Sentzu honetan, teknogizarteak, teknopertsonak eta teknohizkuntzak aurkeztu zituen kontzeptu berri bezalak non tekno- aurrizkiak izen papera hartzen duen: teknohizkuntzak adimen artifizialarekin batera jaiotako hizkuntza (pertsonaren eraketarako beharrezko diren buru-paisaiak osatzen dituelako) artifizial bezala; teknopertsonak pertsonen, fisiko edo juridiko, teknologia-maskara bezala; eta teknogizarteak teknohizkuntzen erabiltzaile eta praktikante bezala.

Testuinguru horretan, teknokultura hitza ere erabili zuen, teknozientzien emaitza gisa. Eta hori guztia, sendoki lotuta “hodei”ra (cloud computing), elkarbanatutako datuen multzo iturri eta biltzailea. Inguru teknologogikoan (hirugarren ingurua) autonomia izateko sarrera askea (Open Access) aldarrikatu zuen. Era berean, gizartearen eta hezkuntza sistemaren etorkizuna hirugarren inguru horretan jokatuko dela adierazi zuen eta, horretan, elebakartasuna saihesteko teknohizkuntzak funtseskoak izango direla azpimarratu zuen. Amaitzeko, teknoparama horren aurrean Eusko Ikaskuntza lanean jarraitu eta hausnartzera animatu zuen.

Javier Echeverria. Tecnosociedades, tecnopersonas y tecnolenguas.

Hitzaldi hau estuki lotuta egon zen Eusko Ikaskuntzaren 2015eko "Urteko Galdera" ekimenarekin. 30 erantzun inguru jaso zuen arlo eta disziplina anitzeko adituen aldetik Euskonews plataforman. Iazko galdera "Nola ari da aldatzen Internet gure prozesu kognitiboak?" izan zen. Bertaratutakoek, gainera, aipaturiko ekarpenen laburpen osoarekin editatu berri den liburuaren ale bana jaso zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp