Txostena: ongizate adierazleak

Proiektuak

2019/11/29

Txostena: ongizate adierazleak

EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Ongizate politikak eta beharrak alderatzeko dokumentua.

Azaroaren 22an "Ongizate politikak eta gizarte zerbitzuak" mugaz gaindiko I. mintegia ospatu zen. Bertan, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Ongizate sistemak eta politika publikoak konparatu ziren, baita alor honetan mugaz gaindiko proiektuak garatu dituztenen esperientziak bildu ziren eta administrazio publikoetako zein ordezkari politikoen ikuspegiak bildu ziren.

Konparaketa hau lagungarri egiteko, ondoan duzuen txostena banatu zen, Eusko Ikaskuntzak egina, Gaindegia eta SIIS Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin.

Txosten honen osaketan sortutako oztopoek agerian uzten dute datuen konparagarritasunean dauden zenbait hutsune. Horregatik, datuen interpretazioan zuhurtzia beharrezkoa bada ere, mugaz gaindiko lanean interesa duten eragile guztientzat tresna baliotsua eta aitzindaria izan daiteke, eta horretan sakontzen jarraituko dugu. Zentzu horretan, txosten honek ez du diagnostiko izaera, diagnostikoa gorpuzte bidean lurraldeen arteko konparazioa eta elkar ezagutzea ahalbidetuko duen tresna bat izan nahi baitu.

Mugaz gaindiko lehen mintegi horrekin, Eusko Ikaskuntzak jarraipena eman zion Mendeurrenean aurkeztutako lan kolektiboari: gogoeta bateratuak bultzatu, konkretuki, kasu honetan, gizarte-ongizate alorrean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp