Udan, doako ikastaro interesgarri hauei so egin!

Ikastaroak

2017/06/21

Udan, doako ikastaro interesgarri hauei so egin!

Eusko Ikaskuntzak 3 udako ikastaro antolatu ditu ekaina eta uztaila bitartean, errealitate sozio-kulturaleko eremuko “Euskal Gizartea: kultura eta identitateak” proiektua edukiz elikatzen dutenak.

UEUrekin batera antolatuta, hiru ikastaroek edukiz elikatuko dituzte proiektuaren oinarriak eta bide izango dira urtearen azken hiruhilabeteetan garatuko diren hausnarketetarako. Horretarako, proiektua osatzen duen talde eragileak, mamia landu eta hurrengo faseak definituko ditu.

Ildo horretatik, pasa den maiatzaren 10, 11 eta 12an Ikergazte 2017 Kongresuko "Ingurune digitalaren" lan saioan ondorioztatutako zenbait ideia hasi dira dagoeneko lantzen eta proiektua sendotzen ari duten edukien multzora gehitu dira.

Aipatutako hiru ikastaroak doakoak direnez, eskatzen den gauza bakarra aurretik izen ematea da. Argitu beharra dago, ikastaro guztiak euskaraz izango direla.

Jarraian jasotzen den ikastaro bakoitzaren loturan (UEUren orrialdetik bideratzen dena), izen ematea gauzatu eta programa osoa kontsultatu daiteke:

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp