Urteko Galdera 2020: Euskal Hezkuntza Sistema

Urteko Galdera

2020/03/24

Urteko Galdera 2020: Euskal Hezkuntza Sistema

“Zein hezkuntza sistema behar dugu XXI. mendeko erronkei aurre egiteko?” galderari hiru adituk erantzun diote.

Ipar Euskal Herriko Irakaskuntza Publiko eta Elebidunerako Hizkuntza eta Euskal Kultura kontseilari pedagogiko den Maialen Idoatek lehentasunezkotzat ditu lurralde errealitate desberdinekin koherente eta kohesionatzaile den hezkuntza sistema eraikitzea, guztientzat eskuragarria, irekia eta aniztasunera egokitua. Bestalde, hizkuntza eta kultur ondarearen transmisioa bermatu eta baloreak transmititu beharko lituzke tresna berritzaileen bidez aldaketa eta egokitzea ahalbidetzeko.

Euskal hezkuntza sistema baten helburua behar luke izan euskal gizarte bat sortzeak, entitate autonomo anitzen (Ipar Euskal Herria, Nafarroa, Euskadi) arteko zubi lanak egiteak, desberdintasunak gaindituz. Hori da Biga Bai Guraso Elkarteko lehendakari Mari-Andrée Oureten iritzia. Horrek ekarriko bailuke komunitate sozial, ekonomiko eta politikoan aurrera egitea, hizkuntza oinarri hartuta eta bere baitan dituen errealitateekiko errespetu eta ezagutzatik, kultur komunitate baterantz jotzea.

Hezkuntza kudeaketa eta plangintzan ibilbide luzea duen Carmen Gallego Muguruzarena da hirugarren ekarpena. Egungo zatiketa gainditzeko, ezagutza eta komunikazioa sustatzea proposatzen du irakasle eta ikasleetatik hasita. Haren iritziz, “beharrezkoa da norbere burua ezagutzea, komunean ditugun puntuak identifikatu eta gure gizarteen beharrei erantzungo dien hezkuntza sistemaren proiektua sortzea”. Sistema hau modu demokratikoan eraiki behar du gizarte zibilak berak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp