Urteko Galdera 2020: lehen ekarpenak

Urteko Galdera

2020/01/16

Urteko Galdera 2020: lehen ekarpenak

2020an, Urteko Galderak oso eztabaida garrantzitsua mahai-gaineratu du: “XXI. mendeko Euskal Herriak, nolako hezkuntza sistema behar du?”.

Hil honetan argitaratu diren urteko lehen bi erantzunek ikuspegi anitzak eskaintzen dituzte eta gogoeta interesgarriak.

Soziologian doktore eta soziolinguistika ikerlari Iñaki Martinez de Lunak kolektiboki partekatzen ditugun gizarte antolakuntza eta baloreen testuinguruan kokatu du bere erantzuna. Beraz, behar dugun hezkuntza sistemaz hitz egin baino lehen, XXI. menderako zein Euskal Herria nahi dugun erabaki behar dugu.

Bestalde, Arkitekturan doktore eta Hiri Hezkuntzan ikerlari den Ula Iruretagoienak berrikuntza pedagogikoa hezkuntza gunearekin lotu du. Eskola eraikinen eraldaketa prozesua deskribatu du eta XXI. mendeko Hezkuntza Sistemaren zerbitzura egongo diren espazio ereduan kontuan hartu beharreko hiru baldintza planteatzen ditu.

2020ko galderak ikuspegi eta diziplina anitzetatik gogoeta berri eta garrantzitsuak sustatzea da Eusko Ikaskuntzaren nahia.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp