Urteko Galdera: Euskal Hezkuntza Sistema

Urteko Galdera

2020/07/16

Urteko Galdera: Euskal Hezkuntza Sistema

Hezkuntza Zientzietan doktore eta EHUko irakasle Fito Rodriguezek beste gogoeta bat egin du Euskal Hezkuntza Sistemari buruz.

Josu Txapartegirekin batera argitaratu berri du Fito Rodriguezek Eskola Publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa. Izenburu eta eduki polemikoak dituen liburua da eta egileen proposamena “erromantikotzat” jo da. Urteko Galderako artikulu honetan laburtuta dago liburuan egindako ekarpena.

Egileen diagnostikoaren arabera, Euskal Herrian dauden hezkuntza eredu desberdinek ez diete XXI. mendeko beharrei erantzuten. Alternatiba ez da erraza, baina derrigor beharko du euskal hezkuntza berri baten diseinua, bere curriculum propioarekin, pedagogia hurbil eta gaurkotuarekin. Halaber, gurasoekin konfiantza osoan, herrian eta inguruan ongi txertatua, irakasle talde finkoa mantenduz eta hauen ofizioari errespetu handia eskaini. Hori guztia, munduari begira, ahalegin onena eskaintzeko herri gisa.

Azken finean, egilearen iritziz, “XXI. mendeko eskola publikoa behar dugu benetako euskal herritar libreak hezi ahal izateko”.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp