Vasconia, 42

Argitalpenak

2019/03/22

Vasconia, 42

Vasconia aldizkariko 42 alea sarean da ikusgai eta bere baitan sei ikerketa artikulu eta historiazko bi libururen aipamenak jasotzen dira. Gainera, bere presentzia sendotzen du hurrengo aleen kudeaketa Eusko Ikaskuntzak eskura jarri duen OJS sistemaren bitartez eginez.

2018ko Vasconia aldizkariko 42 aleak sei ikerketa artikulu jasotzen ditu: Emakumezkoak gatzaren matxinadan 1631ean, errepublikanismoaren kultura politikoa Gipuzkoan XX. mendean, Baionako medikua zen Fernand Elosuaren biografia, Beasain eta Arrasaten karlista eta frankisten armadaren sarreran 1936an, Ameriketako mendebalean Euskal artzainen egoera 1940ko hamarkadan eta Bilboko Arte ederren lagunen elkartearen ibilbidea lehen 20 urteetan. Horrez gainera, bi historiazko libururen aipamenak argitaratzen dira: Hektor Ortega, Tretatxu, Lapurren Gobernadorea. XVIII. mendeko bandolero, gaizkile eta heroia. Eta Belaustegi, Unai: Errepublikanismoa Gipuzkoan (1868-1923).

Vasconia aldizkariaren 42 alearen argitapena, UPV/EHUko Biography & Parliament ikerketa talde sendoaren laguntzari esker egin da.

Gainera, hemendik aurrera, Eusko Ikaskuntzak egokitutako OJS plataformaren bitartez kudeatzen hasiko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp