Vasconia 43

Argitalpenak

2020/03/23

Vasconia 43

Zazpi artikulu eta bi erreseinak osatzen dute “Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía” aldizkariaren 43. alea.

Open Journal (OJS) plataformaren bidez eta UPV/EHU Biography&Parliament ikerketa talde sendoaren laguntzaz, 43. ale honetan artikulugile gazteen partaidetza eta gai ugari lantzen direla nabarmendu daiteke: garai desberdinetako Bilbori buruzko testuak (XVIII. mendeko Kontsulatua, XIX. mendeko azken gerra karlista, frankismo garaiko Ateneoa), alderdi sozioekonomikoak (XX. mendeko lehen hiruhilekoko Kontzertu Ekonomikoa, hogeita hamargarren urteetako krisia), historia politikoa (espainiar parlamentua Trantsizioan) eta gizartea (moda Donostian XX. mendearen lehen erdialdean).

Erreseinei dagokienez, bat Aritz Onaindiaren liburuarena da, Trantsizioan zehar euskal parlamentarien prosopografiaz idatzi eta, bestea, Sebastià Serra eta Elisabeth Ripollek koordinatutakoa da espainiar Estatuko identitate nazional eta nazionalismoei buruzkoa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp