Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía online zenbaki berria monografikoa da, gizakien salerosketan izandako euskal inplikazioari buruzkoa.
Unai Belaustegik editatzen duen zenbaki berri hau, Oscar Alvarez Gila bazkide eta EHUko irakasleak eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Martín Rodrigo y Alharillarek sinatzen dute aurkezpenean, bost artikulu biltzen ditu.
Jon Ander Ramosek eta Ana Isabel Ugaldek Manuel Calvo Aguirre portugaldarrari buruz idatzi dute; Matía, Menchacatorre y Cía enpresa eta kulien trafikoa da María del Carmen Cózarrek aukeratutako gaia; Maxime Toutainek hausnarketa etnografikoa egiten du Euskal Herriko esklabutzari buruz, Julián de Zuluetaren iruditik abiatuta; eta Juan A. Inarejosek Juan José Amunátegui busturiarraren ondasunak aztertzen ditu.
José Antonio Azpiazu historialariaren epilogoa, iraganean eta egun dagoen esklabutzaren euskal pertzepzioari buruzkoa. Monografikoa Biography & Parliament EHUko ikerketa-talde finkatuaren laguntzarekin egin da.