Zahartzea eta mendekotasunari aurre egiteko gomendioak

Proiektuak

2021/06/16

Zahartzea eta mendekotasunari aurre egiteko gomendioak

Dagoeneko eskura daiteke “Euskal Herriko zahartzeari eta mendekotasunari aurre egiteko gomendioen txostena”.

Euskal Herriko zahartzeari eta mendekotasunari aurre egiteko gomendioei buruzko txostena egin du “Ongizate-ereduak” proiektuko ikerketa-taldeak, hausnarketa eta eztabaida lanaren emaitza gisa. Lan horretan, esparru politiko, tekniko eta akademikoko ehun pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, euskal gizarte-sarearekin batera.

Dokumentuak sei gomendio zehazten ditu zainketa-eredu berri baterantz aurrera egiteko. Lehenengoak gure egungo zainketa-sistema definitzen duten oinarriak berrikusteko beharra adierazten du. Bigarrenik, zainketetan erantzunkidetasunaren oinarriak finkatzea gomendatzen da. Hirugarren gomendioa da finantzazioa birpentsatzea eta mekanismo finkatuak, nahikoak eta gizartearen gehiengoak onartuak izatea sistema jasangarria bermatzeko. Laugarrenik, zerbitzu-zorroen izaera berrikustera animatzen da. Bosgarrenik, hornidurako sistema, maila eta aktoreen arteko koordinazio hobea behar dela adierazi da. Gomendio horietako azkena sektorea profesionalizatzeko, lan-baldintzak hobetzeko eta haren ekarpenari buruzko ikerketarako aurrerapausoak ematea da.

Erronka horiei beren osotasunean aurre egiteko eskumenen mugak gorabehera, uste da posible dela horiek egitera joatea, lurralde bakoitzak dituen aukeren barruan.

Txostena, “Euskal Herriko Ongizate Ereduak” programak sortutako material guztiekin batera, lotura honetatik eskura daitezke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp