Zainak, 38

Argitalpenak

2021/04/09

Zainak, 38

“Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía” aldizkariaren beste ale bat argitaratu da sarean.

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía esku artean daukagu berriro ere, 2020ko 38 zenbakiaren agerpenarekin. Hiri-eremuari arreta berezia eskainiz, egungo eta premiazko errealitateari zein iragan hurbilari buruzko hausnarketa bana argitaratzen du, hurrenez hurren. Horren harira, Amelia Benito del Valle Eskauriazak, etnolinguistikaren ikuspegitik, Bilboko komertzio txikien esparruan euskarak duen egoera, erabilera eta proiekzio publikoaren aurrean jartzen gaitu. Errealitate hori islatzen du hiriaren alde zaharrean pausatuz, saltoki eta negozio txikien multzo adierazgarriak nabarmen okupatzen baitu. Bestalde, Aitziber Salinas Elosegik etnografikoki deskribatzen ditu auzo-bizitzaren zenbait alderdi, joan den mendearen hasierako eta erdialdeko Donostiako alde zaharrari dagozkionak.

Hiri eremutik aldendu gabe, António R. Delgado Tomás, Lisboa hiriko hilerrietan dauden espresio sinbolikoetan barneratzen da. Eduki adierazkorrera joz, heriotza formalizatu, konprenitu eta bizitzerakoan aurki daitekeen aniztasuna erakusten duten monumentuak diren aldetik, ikergaia zilegi izanik egiturazko azterketa baimentzen du, eta bere lana osatzen du gaia ulertzeko tipologia zehatz baizen zabalarekin.

Bestalde, lan-ildo halieutikoan bina ekarpen dauzkagu. Rosa García-Orellán antropologoak eta José Romay Martínezek Galizian zentratzen dute euren landa-lana. Dani Martínez Castiblanco eta Fabio Silva Vallejo antropologoek Kolonbian egiten dute tokian-tokiko lana. Lehenengo biak arrantza bezalako lanbide bati dagozkion prestakuntzaz eta ezagutzak eskuratzeaz arduratzen dira, Corrubedoko biztanleen kasua aztertuz, non artisau-arrantzaleen esperientzia eta ikaskuntza, bigarren fase batean, industria-sektorearentzat funtsezkoak izango diren. Bigarrenek Kolonbiako Karibeko arrantzaleen eta haien ingurune fisikoaren (itsasertzeko espazioak, zingirak eta ibaiak) arteko harreman eratua erakusten dute. Beraien teknologia deskribatzeaz gain, gizon eta emakume arrantzaleak eta, azken finean, haien komunitateak, lekuz aldatuak eta muturreko egoeretara eramak izango diren egoera soziokulturala ere agerrarazten dute. Agerian uzten digute nola turismoan eta beste industria batzuetan interesak eta kapitala jarrita dituzten erakundeek beren bizitza-espazio historikoak bete eta hondatu dituzten. Horiek ia ez baitituzte errespetatzen arrantzaleen komunitateak ezta haien inguruneak, Kolonbiako Karibeko eskualde honetan.

Aldizkariaren azken zenbaki honek atal berria ireki du, eduki eta interesgune etnografiko nahiz historiko bereziko esperientziak eta bizimoduak balioesteko. Oraingoan Magdalena Aguinaga Alonso irakasleak proposaturiko ikerketa lana dakar. Ikerlari honek XX. mendearen hasieran Txinan bizi izandako izaera misiolariko esperientzietara hurreratuko gaitu. Zehazki, idatzizko korrespondentzia aztertu eta aurkeztuz, Fulgencio de Bargota (1899-1930) kaputxino eta nafar misiolariaren testuinguru soziokulturalari eta bizitzari buruzko datuak ematen dizkigu. 38. zenbaki honetako orrialdeak ixteko, Bilbao, ciudad y mar. Paseos etnográficos y retazos patrimoniales de carácter transmoderno liburuaren aipamena egin da. Juan Antonio Rubio-Ardanaz eta Iratxe Rubiok (2019) idatzitakoa, Isusko Vivas Ziarrusta eta Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañagaren hitzaurrearekin, Itsasmuseum Bilbaok argitaratu du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp