Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AINGERU ZURI EDER BAT
Testu normalizatua
AINGERU ZURI EDER BAT
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
SEGURA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Aingeru zuri eder bat zapata gaberik
aldatza gora doa atseden gaberik.

II.Aldatza igaro ta zelai landa baten
Birjina ta Semea atseden zegoden.

III.-Birjina umildea ┬┐or zer darabiltzu?
-Jesusen bila nabil, ikusi badezu.

IV.-Jesus erakuskuizut bai gorputz utsean,
gurutze berde andi(1) bat sorbalda-gaienan.

V.-Indazu, ene Semea, gurutze ori neri.
-Ezin eman leioke gurutze au inori.

VI.Emen izan bear det nik gaur bai eriotzea,
salbatua izan dedin bai mundu tristea,
bai kristiandadea (2)."