Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BEÑAT MARDOREN KHANTORIA
Testu normalizatua
BEÑAT MARDOREN KANTOREA
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

(Ziberutarrez)
Ni deitzen nük Beñat Mardo, Barkoche Bachabilako:
Othoitzen hait eztizadala khantorerik hunt haboro;
Eztakika ni nizala bürüzagi hartako?

-Kantore huntzale hizalakoz düka hartzen banitate?
Aprendizik etzaik ez jinen Gaiñeratik batere;
Bachabilako laurentako nihaur enük ahalke.

-Kobla horren emailia, ezta laboraria;
Zumbait markis, edo kunte, edo kardinalia!
Bürdüñarik dianian zintzarri egilia.

-Zintzarri egile nizala ehadila ez düda:
Ar' eta ehait interrumpitü izigarri ardüra
Bürdüñaren cherkhara jinik hire magasiala.

-Hitzazgütük estunatzen, Museñako kuntia,
Zerentako hartzen dian Gaiñetarren althia:
Ar' eta nik ere eztiat hiretako antsia.

Kunte, markis, kardinale ezin izan gintake;
Hobe diagü bai egonik hartü gabe banitate,
Hi tallür hizan bezala ni zintzarri egile."