Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BETIRI SANTSEN ZALDIA
Testu normalizatua
PETIRI ZANTZEREN ZALDIA
Kantutegia
Euskalerriaren Yakintza Literatura Popular del País Vasco
Argitalpenaren urtea
1989
Argitaletxea
ESPASA-CALPE
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
HAZPARNE
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.Betiri Santsen zaldia
bidean yoale handia,
lekayotzat duelarik miseria.
Egun guziuez gure etxerat ehakidala abia,
badakik ongi bidea,
yoan nahi dautak undar (?) bagia.

2.Irakurtu ditut legeak,
gehienak egi egiak,
miseriaren berriak
ta pobrezian sartuiak dira herri huntako yendeak
naiz eta ardura erriak,
bisitatuz goseak, gaiso miserableak.

3.Yoan den negu beltzean
zernai egin dut etxean,
ahí txorta zonbeit eiten ginuen pertzean,
aza utsak elztean,
ontzekoa (1) marxantean,
Betiri dantzan sukaldean.

(1) Urian, gantza, anabaka."