Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BILDOTSA ETA OTSOA
Testu normalizatua
BILDOTSA ETA OTSOA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Primadera goiz batez,
chirripa batera
Ama gabe bildotcha
gan zen edatera.
Hantchet ari zelarik
churga churga bera,
Oihanetik otsoa
zitzaion atera.

2.Otsoak gorachago
urean sarturik:
""Ur hau, erraten dio
""zikhintzen dautak hik!""
Bildotchak errepusta:
-""Jauna, nik segurik
""Beheretik ez diot
""zikhin zure urik.""

3.-""Kichkila, bazakiat,
""jaz hi ari hintzen
""Ene fama onaren
""denetan biphiltzen"".
-""Jaz ni oraino, Jauna,
""sortzekoa nintzen,
""Amaren esnez orai
""ari naiz handitzen."".

4.-""Anaia duk hobendun
""hi ez balin bahaiz.""
-""Ez dut nik anairik,
""ume bakharra naiz.""
-""Hots zuetarik bat duk
""entzun dudana maiz,
""Niri nahi zautala
""zer nahi zorigaitz.""

5.Hortan zen bildotchari
oldartu otsoa...
Eta bi klaskaz zuen
iretsi gaichoa.
-Azkarrak duenean
partida flakoa.
Hauzia zoinena den
erran gabe doha.

6.Otsoak bildotchari
egin zioena,
Jainko legetik kampo,
nork orai kondena?
Gizon leger ez galde
noren den zuzena:
Galde zazu indarrez
zoin den nausi dena.

(ZALDUBI)"