Euskal kantutegia

Berezko izenburua
JAUNGOIKOAK EGUN ON DIZULA
Testu normalizatua
JAUNGOIKOAK EGUN ON DIZULA
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, MANUEL

BEREZKO TESTUA

-Jaungoikoak egun on dizula, Andre Brijida.
Aspaldian ez zaitut ikusi horren goiz jeikia.
Beti bezela dakarzkizu kolore gorriak...
-Ez dira, bada, eman dizkidalako gosari txikiak.
-Neroni ere baraurik nator; kulpak dituzte ardiak.
-Buenos días tengan ustedes: Señora cómo lo pasa usted?
-Osasunakin... gaztelaniaz yo no sabe.
-Goizian goizik etorria naiz zutaz enkontratzera
Prezisua da nik zure alabakin ezkontzia.

-Nere alaba bihotzekua: aizan arapiko!
Hartzan kopa bat, kopa bat hartzan, tratua egiteko;
holako propoziorik ez dun nolanahi galtzeko.
-Ama neria bihotzekua: ez naz horrekin ezkonduko.
-Zer aitzen dinat, arapiko!
Ez haizela horrekin ezkonduko?
...goiko larrian bi ardi antzu ta hiru artantxo;
beheko soruan baria abasto...
Ez ahal da asko
gu bizitzeko?"