Euskal kantutegia

Berezko izenburua
SAN BARTOLOME ARRATSEAN
Testu normalizatua
SAN BARTOLOME ARRATSEAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LARRAINE
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.San Bartolome-arratsean, Villafrancara jitean,
bersu berriak eman güntean hirur lagunek bidean,
Mugarre horlan zer gertatü den agorrilaren erdian.

II.Barber gaztea (y) adi zazü hizño bat, plazer badüzü,
eritarzun handi batek abantzu nüzü finitü;
arremediorik balin badüzü, orai beharretan nüzü.

III.Eda (y) ezazu besoa, mira dezadan foltsua;
sukhar-minik zuk eztüzü, fresko düzü larrua,
nundikan ere sufritzen düzün errazu, othoi, egia.

IV.Nik erranen düt egia, anitz niz susprenditua,
azkarki dela mintzo herri huntako jendea.
Oilasko luma-gorri horrek nun egiten duen kafia.

V.Oilaxko luma-gorria, eman ezak guardia,
eztuk haizu unkitea oilanta txitan yarria,
ustekabean jin beitaite etxera haren jabea."