Agenda

Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan: askoren arteko mintegia

Foroak eta Mintegiak

Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan: askoren arteko mintegia

Ordutegia eta data:
2023/03/09 16:00 - 20:00
Tokia:
Iruñea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan proiektuan zehar parte-hartutako pertsona esanguratsuekin batera, ikuspegi berritzaile eta kritiko bat eskainiko duten adituak eta eragileak batuko ditugu Talde Eragileak osatu dituen proposamenek izan dezaketen ibilbidea aztertzeko. Adituak eta eragileak osatutako talde itxia izango da eta Nafarroako lurraldearen aniztasunean eragiten duten hainbat faktore kontuan izanen dira osaketan, eta horien arteko oreka bilatuko da: lurraldea, generoa, nazio identitatea, kultura, erlijioa eta ideologia.

Egitaraua:

16:00 Harrera

16:45 Talde dinamikak: 

  • Konfiantza, kohesioa eta kontsentsua
  • Euskara eta nazio identitateak

18:30 Atsedenaldia

19:00 Osoko bilkura

20:00 Itxiera