Euskal hezkuntza sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen Iparraldeko ahotsa eta azpimarra

2022/10/15 09:15 - 13:30

Kanbo. Seaskaren egoitza

Euskal Konfederazioarekin batea antolatzen dugun foro honen helburua Euskal Herriko Hezkuntza Sistemaren etorkizuneko agertoki desiragarriak eta lehentasunak elkarrekin identifikatzea izango da.

Etorkizuneko euskal hezkuntzaz hitz egiteko gune eraginkorra irekitzen lagundu nahi dugu lurralde desberdinetako ahotsak eta azpimarrak jasoz. Herri gisa aurre egin behar diegun erronkei erantzuteko behar dugun hezkuntza elkarrekin diseinatzeko, lurralde desberdinen artean partekatzen ditugun premiak identifikatu behar ditugu tokiko premiak eta aukerak identifikatuz.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp